Resource Library | Blogs | ScholarshipCareers | What We Translate | Mailing List

© TranslationServices.com, LLC | Terms | Privacy

  • Facebook Classic

Online itzulpen zerbitzu profesionalak

TranslationServices.com-en edozein hizkuntzan eta edozein gaiari buruzko itzulpen-zerbitzu profesionalak eskaintzen ditugu. Gure itzultzaile-taldeak milaka dokumentu itzuli ditu Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta beste lekuetako pozik dauden bezeroentzat. Euskaratik, gaztelaniatik, hinditik, txineratik edo ingelesetik (eta alderantziz) dokumentu bat itzuli behar baduzu, zure proiektua estandar altuenen arabera burutzea garantizatzen dugu.

 

Harremanetan jar zaitez aurrekontua eskatzeko.

 

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?

 

TranslationServices.com-en mota askotako bezeroei kalitate handiko itzulpenak eskaintzen diegu: enpresei, egileei, akademikoei, eta abar. Euskarako itzulpen-zerbitzuak eskaintzeaz gain, gure itzultzaile-talde adituak 100 hizkuntzekin lan egiten du egunero. Hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:

 

  • Itzulpen akademikoa  . Edozein gaiari buruzko dokumentuak euskaratik ingelesera, alemanera, japonierara eta beste hizkuntzetara merke itzul ditzakegu.

 

  • Enpresentzako itzulpena  . Euskaraz idatzitako katalogo bat ingelesera edo beste edozein hizkuntzetara itzuli behar duzu? Gure zerbitzuak eskaintzen ditugu giza baliabideetako politikak, produktu deskribapenak eta bestelako negozio eta marketineko edukiak itzultzeko.

 

  • Itzulpen literarioa  . Nazioarteko irakurleak izateko prest? Genero guztietako liburuak itzuli ditugu: nobela arrosak, oroitidazkiak, zientzia fikzioko eleberriak eta abar. Gure itzultzaile literarioak itzulpen literala itzurtzen dute zure ahotsa eta estiloa babesteko.

 

  • Itzulpen medikoa  . Oraingoz, ez dugu itzulpen medikorik egiten, baina txosten medikoak, gaixoen elkarrizketak eta bestelako dokumentu medikoak euskaratik eta euskarara zehaztasunez itzultzen duen itzulpen agentzia batekin elkartu gara.

 

  • Lege-testu itzulpena  . Zinpeko agiriak, notario-eskriturak, pribatutasun-gidalerroak eta bestelako legezko dokumentuak itzultzeko esperientzia eta iaiotasuna duen itzulpen agentzia batekin elkartu gara. Itzulpen agentzia hau beti profesionaltasunez lan egiten du eta konfidentzialtasun-akordioak errespetatzen ditu.

 

  • Zin egindako itzulpena  . Euskaratik edo euskarara espediente akademikoa, ezkontza-ziurtagiri bat, dibortzio-sententzia edo beste dokumentu garrantzitsu bat itzuli behar baduzu, zerbitzu hau aukeratu dezakezu.

 

  • Lokalizazioa  . Zure negozioa atzerriko merkatura zabaltzeko prest zaude? Zure edukia egokitu dezakegu herria eta eskualdearen arabera.

 

  • Azpititulazioa  . Zure bideoetako euskarazko elkarrizketak itzul ditzakegu eta beste hizkuntzatan azpitituluak jarri, adibidez, italierazko, portugeserazko edo vietnamerazko azpitituluak gehitu ditzakegu.

 

  • Itzulpen orokorra  . Euskaraz idatzitako dokumentu bat itzuli behar duzu lehenbailehen? Edozein motako dokumentuak zehaztasunez eta merke itzultzen ditugu beraz,  harremanetan jar zaitez  zure euskarazko itzulpen beharrei buruz hitz egiteko.

 

Nor gara?

 

TranslationServices.com-eko itzultzaile guztiek esperientzia frogatua dute, zehaztasunez lan egiten dute, profesionalak eta adituak dira. Gure euskarazko itzultzaileak hainbat gaitan espezializatuta daude, beraz, proiektu bakoitza taldeko kide egokienari esleitzen diogu. Hitz batez, itzulpen zerbitzu onenak eskaintzen dizkiegu Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta beste lekuetako bezeroei.

 

Zergatik TranslationServices.com-ekin lan egin?

 

  • Enpresentzako testuak, dokumentu akademikoak, literarioak eta edozein genero eta gaiari buruzkoak merke itzultzen ditugulako.

 

  • Giza itzulpen profesionala edozein hizkuntzatan eta edozein gaitan eskaintzen dugulako.

 

  • Beste itzulpen agentziek ez bezala, ez ditugu itzulpen automatikoak egiten; horren ordez, itzulpen proiektu bakoitza gure taldeko kide profesional bati esleitzen diogu.

 

Gure itzultzaile profesionalen kalitateaz harro gaude eta emaitzarekin pozik geratuko zarela badakigu.

 

Harremanetan jar zaitez aurrekontua eskatzeko.